2017 jaia

Kurtso amaiera hurbil dago, eta Gurasogune-Apyman lanean ari gara aurtengo kurtso amaierako jaia, ekainak 17, ekitaldi irekiagoa eta hurbilagoa izateko; bertan ikastetxeko familia guztiok parte hatu  eta geure seme-alabekin disfrutatu ahal izateko.Horretarako zenbait aldaketa proposatu ditugu. Aurten ez da antolatutako bazkaririk egongo, baizik eta nahi duten familiek pícnica egin ahal izango dute jantokia irekiko baita eguerdian.  Anima zaitez eta ekar ezazu nahi duzuna etxetik edo bestela tabernako tortilla-pintxoa ekarri!

Aurreko urteetako ekintzez gain (puzgarriak, aparra eta disko festa) tailerrak eta zozketa ere egongo dira. Beraz, ekintza hauetarako eta antolakuntzarako zuen laguntza eskatzen dugu. Halaber, ur-gudua antolatzen saiatuko garela jakinarazi nahi dizuegu eta jarduera hau hasi aurretik globoak bota barik eusteko eskatzen dizuegu.

Ondorengo galdera-sorta hau betzeko eskatzen dizuegu,  eskolako jaia aurrera ateratzeko zuen laguntza ezinbestekoa baita. Jaia aurerra ateratzeko 60 boluntario inguru beharko dugu.

Zuen zain egongo gara!