NOR GARA?

Gurasogune Manifestua

Getxoko Andra Mari eskolako guraso taldea gara. Zu bezalako pertsonak gara, gizartea eraldatzeko taldearen indarrean sinesten dutenak. Era berean, hezkuntza edozein eraldaketa prozesuren funtsezko tresna dela uste dugu.

Honako ardura edo kezka bera partekatzen duen talde anitza gara: gure seme-alabei liburu zein teknologien bidez ikasi ezin diren ezagutzak irakatsiko dizkien hezkuntza ingurunea eskaini nahi diegu.

Gure errekurtsoak mugatuak dira eta denboraz eskas gabiltza, baina hala ere, gure eskura dauden helburuak lortzeko lan egiteko prest gaude. Horregatik, keinu txikien indarrak aldaketa handiak eragin ditzakeela uste dugulako, ahalik eta lagun gehien gonbidatu nahi ditugu gure proiektuan parte har dezaten. Erdu geugaz!

NAHI DUGU

  1. Gure seme-alabak hezteko taldearen indarra aprobetxatu.
  2. Kezkatzen gaituzten gaien inguruan erabakiak hartzeko topaketa eta hausnarketa egiteko gune dinamiko, ireki eta inklusiboa sortu.
  3. Helburu komun batekin, pertsona guztien jakintza eta esperientziaz baliatuz, Andra Mariko familia guztien elkarlana bultzatu.
  4. Gurasogunek  hezkuntza eremuan eragiteko duen gaitasuna azpimarratu.
  5. Eskola dinamikan parte hartzeko kanala ahalbidetu.
  6. Gure eskolan lan egiten duen profesional taldearen lana aintzat hartu.
  7. Algorta-Getxoko bizitzan integratutako tokian-tokiko eskola nortasuna landu eta, bide batez, euskara indartu.
  8. Ikuspuntu ekologiko eta hezitzaile batetik abiatuta, gure inguruneaz kontzientzia hartuz, eredu jasangarri bat bultzatu.
  9. Oinak lurrean ditugula gure ametsak jarraitu (ametsak egi bihurtzen jarraitu), errespetuz eta ilusioz lan eginez eta, zergatik ez, aldarte onarekin eta primeran pasatuz.