Parte hartzen dugu
GG eskola kontseiluaren partaidea da, hau da, eskolako hezkuntza proiektuaren ildoak zehazten dituen eta zentroaren esparru ezberdinei dagozkien erabakiak hartzen dituen organoarena.
Familia eta lana bateragarri bihurtzen laguntzen dugu. Bateratzen dugu/Adosten duguLaguntzen dugu?
Lanaldia eta seme-alabekiko ardura bateragarriak izan daitezen familiak laguntzen saiatzen gara, eskolaz-kanpoko ekintzak antolatzeaz arduratuz. Honek familiei ordu batzuetako tartea eskaintzen die, euren lanaldietara egokitzen lagunduz.
Hezten dugu
2014tik aurrera, GG-k “Gurasoen Eskola” antolatzen du, gure seme-alaben hezkuntzaren inguruko esperientziak partekatu eta honek suposatzen duen erronkaren inguruan hausnarketa egiteko espazioa. Gure ustez, eskolaz kanpoko ekintzak aisialdiaz gozatzeko eta umeen heziketa osatzeko tresna baliagarriak dira.
Komunikatzen dugu
Gure seme-alabek urtean zehar egiten dituzten ekintzen (txango, kirol, Agate Deuna, Euskararen eguna, Musika Astea, etab.) nondik norakoak azaltzen dituen aldizkaria argitaratzen dugu urtero. Gure web/blog.-a kudeatzen dugu.
Ekintzaileak gara
GGn hezkuntza komunitatearen partaideen arteko elkartasuna indartu, umeen sormena piztu eta eskola herrian nabarmentzeko hainbat ekintza garatzen ditugu, hala nola, inauterietako kalejira, ikasturte amaierako jaia, Agate Deuna erromeria edota postal lehiaketa. Halaber, familiek proposatzen dituzten ekintza berritzaileekin laguntzeko prest gaude.