Gurasogune guraso elkartetik familien trebakuntzarako programa bat abian jarri dugu 2017/18 ikasurterako, Eusko Jaularitzak luzatzen dituen Elkarrekin bonoen diru laguntzaz baliatuz. Programa horri ELKARBIZITZA ERAIKITZEN izena jarri diogu.
Berriki jakin dugu finantzaketa hau eskuratu ahal izan dugula, eta lerro hauek ANDRA MARI IKASTETXEA osatzen duten orori luzatzeko bidea Hitzaldian parte hartzeko, ondorengo estekan klikatu baino ez duzu, EZ AUKERA GALDU! HITZALDIAREN KARTELA
ELKARBIZITZA ERAIKITZEN programak esperientziak, formakuntza eta gogoetak batu nahi ditu. Horretarako ikasurtean zehar (urritik ekainerarte) hainbat aditu eta hornitzailerekin hitzarmena egin dugu. Datak zehazteko asmoz lanean dihardugu, eta ekintza desberdinen informazioa bidaliko dizuegu jakin bezain pronto.
Hala ere, lehenengoa jardunaldia baieztatuta daukagu, URRIAK 19 OSTEGUNERAKO 18:30etan. Bi orduko hitzaldia hau IÑAKI ZUBIZARRETA jaunak emango du, gure herrikidea eta saskibaloi jokalari profesional ohiak, pairatu zuen BULLYNGari buruz mintzatuko da.
Seguidan etorriko diren hitzaldi edo jardunaldiak hilero antolatuko dira eta hurrengo gaiak jorratzeko asmoa daukagu:
- Komunikazioa eta hizkuntzaren garrantzia.
- Mugak jartzea eta beharrizanak betetzea.
- Gatazken eraldaketa
- Komunikazio ezbiolentoa
- Emozioen eta sentimenduen kudeaketa
- Inguruan ematen diren jokaera bortitzak identifikatu, ezagutu eta kudeatu
- Genero berdintasuna
- Eta abar
Egundoko hitzaldi hau ez duzu galdu nahi ezta?