Andra Mari Ikastetxea Getxoko Sarea Josten

Pasa den apirilean, Getxoko hainbat esparrutan ezberdinetako partaideak euskararen alde lan egiten dugunok martxan jarri genuen “Sarea Josten” ekimena. Hogeita hamar talde baino gehiagok, dantzariak, komunikabideetako langileak, kirolariak, ikastetxeetako guraso, ume zein irakasleak esku hartu genuen erakusketan, irratsaioetan, jardueretan, bazkarian edo bestelakoetan.
Andra Mari Ikastetxea eta guraso elkarteak erakusketa ibiltarian parte hartu genuen Getxoko 10 lekutan: Txorimalo gaztetxean, Kirol-portuan, Aldai patronatuan, Malakateko parkean Algortako Telletxe plazan, Portu zaharrean, Aixerrota institutuan, Santa Eugenia plazan, Romoko eskolan eta Areetako metro-plazan. Bestalde, Koska irratian (108.0) egindako kuña bat eta seigarren mailako ikasleek Aixerrota Boleibol taldeari egindako elkarrizketa bat zabaldu ziren.

http://sareajosten.net/2010/03/andra-mari-ikastetxea-eta-guraso-elkartea/

Horrez gain, hainbat ekintza egin ziren, besteak beste, musika-jaialdiak, antzezlanak, hitzaldiak, herri-kirolen erakustaldiak, bertso-saioak, mendi-irteerak, poteoak, bizikletadak, eta abar. Amaitzeko, 200 lagun baino gehiago bildu ginen herri-bazkari batean, ekimenari bukaera emateko.
Euskararen sarea jostea euskaldun guztion erantzukizuna da:
kolpe, kolpe, kolpeka, josi eta josi, josi eta josi!

——————————-

El Colegio Andra Mari ha participado en el proyecto “Sarea Josten” que tuvo lugar el pasado mes de Abril en Getxo. Más de 30 grupos participamos en exposiciones, programas de radio, charlas, festivales, salidas al monte, bicicletadas y una comida popular, en un intento de extender el uso del euskera entre los getxotarras. En lo que respecta a Andra Mari, se participó en la exposición itinerante que se exhibió en 10 lugares diferentes de Getxo, y los alumnos y alumnas de 6º realizaron una entrevista al equipo de voleibol de Aixerrota que se emitió en Koska Irratia (108.0), además de una cuña grabada sobre la historia del colegio.