SCRATCH: UMEAK PROGRAMAZIOAN TREBATZEKO APLIKAZIOA

Scratch umeentzako aplikazio informatikoa da,  interfaz erraz bat erabiliz, ordenagailuen programazioaren funtsetan lehengo urratsak emateko tresna baioliogarria da. Puzzle gisako aginteak metatuz, aplikazioak eraiki daitezke, alegia, pieza baikoitzak eginkizun bat eragiten du: mugimendua, marrazketa, baldintza, etab. Pieza horien konbinaketa dela-medio, haurrek oso aplikazio erakargarri eta ikusgarriak egiten ditzakete.


Horrez gain, Scratch eta Lego uztartuz  robotikaren alorrean, buruz,  sartzen gara. Hau da, Legozko motorrak, hubak, sentsoreak, argiak,  etab… Scrachtekin, oso era errazean programatu ahal dira. Gure ordenagailuan aldez aurretik metatutako aginteak (puzzle-piezak) USB kablearen bidez gure robotaren garuna aktibatuko dugu.


Pixkanaka-pixkana, eta ikastetxe batzuetan beste batzuetan baino errazago,   Scratch eskoletaz barruko ikasgaietan ari da sartzen. Programazio sistema horren hedapena sustatzeko, ekimenarik garraintzitsuena Scratch Eguna dugu, eta horren  harira, abenduaren 10ean burutuko den  Eraman Scratch zure gelara jarduera aipamen berezia merezi du.
Eskola Publikoan Scratchen inguruko jarduerak izatea ondo legoke ezta?
Apyma (Andra Mariko Guraso elkartea)