Gurasoguneko webgune berrira ongi etorria ematen dizuegu!

Gaur ospatzeko eguna dugu; orain direla hilabete batzuk Andra Mari eskola publikoko guraso-talde bat martxan jarri ginen elkarrekin eztabaidatzeko eta definitzeko zer egin genezakeen gure ingurune hezitzailearen komunikazioa hobetzearren. Hortik web orrri berria egiteko ideia atera zen, eta gaur ilusio handiz aurkezten dizuegu.

Komunikabide berri hau estreinakoz erabiltzen dugu Gurasogunen ( lehen APYMA) egin edota garatzen ditugun ekintzeei, ideiei eta proiektuei buruzko informazio baliagarria eskaintzeko; era berean, gurasoen arteko topagunea sortu nahi dugu, baita Getxo inguruko eta kanpoko taldeekin harremanetan  jartzeko.

Web orria intuitiboa, erabilerreza, eta erabilgarria. ‘Nahi dugu‘ atazean bederatzi puntuko  manifestua aurki ahal izangi duzu. Halaber, atal dinamikoa jarri dugu, Blogdeiturikoa; bertan eskolan egiten diren ekintza guztien berri emango dugu.

Zuen erosotasunean pentsatuta, zeure posta elektronikoan aldian-aldiko informazioa jasotzeko, harpidetza-sistima inplementatu dugu. Oraindik egin ez baduzue, harpidetu zaitezkete hementxe klikatuz gero.

Zuek bezalako pertsonak gara, denok elkarrekin aldaketak lor ditzakegula uste dugunok, geure seme-alaben etorkizunerako hezkuntza gakoa dela pentsatzen dugunok.

Geure baliabideak   dira, baita geure denbora ere, baina jakin badakigu badaudela helburu batzuk geure eskura, eta lortzeko lan egingo dugu.

Erraz jarri nahi dizuegu zeuen seme-alaben eskolan parte hartu ahal izateko…konekta zaitezte web berrira eta espero dezagun zeure gustukua izatea.

 

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude